jueves, 5 de febrero de 2009

OZEANOETAKO BANDA GARRAIATZAILEA

Pasa den ostiralean, dantzako klasean taldeko neskak eta ni datorren urtean aukeratzekotan diren karrerei buruz hizketan ari ginela, nire karrera garaiez hasi nintzen eta zapla, Paleoklimatologiaz zein Zirkulazio Termohalinoaz gogoratu behar. Hantxe hasi zen nire barruko geografoa (aspaldian Ugerreko ameskaiztoko lurretan galduta zebilen berbera) martxan, eta okerrik ezean, teoria nahiko ongi azaldu nuelakoan nago. Hementxe, duela astebeteko "klasea" errepikatuta, mapa dotore batez lagunduta:

*Oharra: irakurleak jakin eta uler beza nik jasotako klaseak duela sei bat urte izan zirela eta apunteei begiratu bat ere ez diedala eman.

Atlantiko Iparrean dagoen ur hotz eta (haizearen ondoriozko lurrunketagatik) gaziagoak, beraz dentsitate haundiagoa duenak (pisu haundiagoa, alegia), Danimarkako Itsarte parean dagoen hiru bat mila metroko urpeko jauzi batekin egiten du topo, itsaso sakonerantz bidea eginaz. Hemendik hegoalderako fluxuen bidea jarraitzen du, haize eta mareen poderioz berriz ere Indiako Ozeano eta Ozeano Barean azaleratuaz. Hemen, tenperatura epeleagoek epeldu eta euriteek gazitasun hori kentzen diote, gainazaletik berriro hasiera puntura itzuliaz. Ibilbidea argiago ulertzeko ikusi mapa.


Honek ipar latitudeetako ur hotza planetako zonalde epeletara eramaten du, gero, kontrako norabidean, ur epela latitude hotz horietara itzuliaz. Hauxe dugu mundu mailako klima erregulatzen duen Ozeanoetako Banda Garraiatzailea.

Eta inork nik esanikoak zalantzan jarriko balitu, edota gai honetaz zertxobait gehiago jakin nahiko balu, hemen informazio zabalagoa eskuratzeko parada.

2 comentarios:

  1. Ale, ba nik robotikako ideia batzukin hasiko naiz, oztopak ekiditeko algoritmo batzuekin y tal XD

    ResponderEliminar
  2. Jejeje! Ba "buscando a Nemo" pelikulan e ateatzen da, dordokak korronte horri ozeanoko autopista deitzen diote!!

    ResponderEliminar